Bertsos - View details To know more about this section
Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste, [Bertsoa] / Inazio Vidal
Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste, [Bertsoa] / Inazio Vidal
		
				
				Stanza name: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
				Dokumentu-mota: 
		Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		Uk [Aldizkaria]						Argitalpen data: 
		2012-05-08 
						
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Aurten negua euri (e)ta hotzez
pasa da besteak beste,
horrelako(e)tan bufandak ere
ipintzen hasi gintezke;
baina argazkian dauden zuhaitzak
ezberdin ikus daitezke:
hauek biluzik egoten dira
udaberriaren eske.
Eguraldiak eman ohi ditu
horrenbeste gira-bira,
eta neguak beti galtzen du
kolorearen distira...
baina jadanik udaberria
koloretsu iritsi da;
eta zuhaitzak aldi berean
hosto berdez janzten dira.
Beraz zuhaitzak udaberrian
egoten dira hobeto:
egun eta gau haien hostoen
kolorearen menpeko.
Baina halere udaberria
amaitu ohi da tarteko,
eta heldu da eguna berriz
hosto denak erortzeko.
