Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste, [Bertsoa] / Inazio Vidal

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Vidal, Inazio

Deskribapena

Izenburua
Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste,
Dokumentuan jasotako izenburua
Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste,
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste,
Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
213
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-05-08

Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste, [Bertsoa] / Inazio Vidal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-05-08 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aurten negua euri (e)ta hotzez
pasa da besteak beste,
horrelako(e)tan bufandak ere
ipintzen hasi gintezke;
baina argazkian dauden zuhaitzak
ezberdin ikus daitezke:
hauek biluzik egoten dira
udaberriaren eske.

Eguraldiak eman ohi ditu
horrenbeste gira-bira,
eta neguak beti galtzen du
kolorearen distira...
baina jadanik udaberria
koloretsu iritsi da;
eta zuhaitzak aldi berean
hosto berdez janzten dira.

Beraz zuhaitzak udaberrian
egoten dira hobeto:
egun eta gau haien hostoen
kolorearen menpeko.
Baina halere udaberria
amaitu ohi da tarteko,
eta heldu da eguna berriz
hosto denak erortzeko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra