Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Itsasertzetik paseoan [Bertsoa] / Arkaitz Gomez

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Gomez, Arkaitz

Descripción

Título
Itsasertzetik paseoan
Dokumentuan jasotako izenburua
Itsasertzetik paseoan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
"Kixote" dabil aldarte onean "Panza" kentzeko ibiltzean
Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
219
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2012-09-24

Itsasertzetik paseoan [Bertsoa] / Arkaitz Gomez

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-24 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Kixote" dabil aldarte onean
"Panza" kentzeko ibiltzen
(e)ta "Dulcinea" asautik dator
pauso goxotan hurbiltzen.
Erraldoi haien besoek dute
aisia aise biribiltzen;
estresa ere soma daiteke
labarretatik amiltzen.

Errotarririk gabeko errotak
inustu ez al da hobea?
Zuhaitz antzuak itzal erkinak
(e)ta argi indarra gordea,
Abran landatu behar zutela
ustez bentiladorea!
Sargoria (e)ta lanbroa usatzen
ez du laguntzen ordea.

Golf zelaitik jaurtikitako
bolak hor galtzen direnez
Galean dago(e)n bide galdu hau
da "galbide" ezizenez.
Paseorako kaballerua
oso jatorra naizenez,
hartu nazazu paseorako
(e)ta solorako inoiz ez!