Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Itsasertzetik paseoan [Bertsoa] / Arkaitz Gomez

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Gomez, Arkaitz

Deskribapena

Izenburua
Itsasertzetik paseoan
Dokumentuan jasotako izenburua
Itsasertzetik paseoan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
"Kixote" dabil aldarte onean "Panza" kentzeko ibiltzean
Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
219
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-09-24

Itsasertzetik paseoan [Bertsoa] / Arkaitz Gomez

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-24 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Kixote" dabil aldarte onean
"Panza" kentzeko ibiltzen
(e)ta "Dulcinea" asautik dator
pauso goxotan hurbiltzen.
Erraldoi haien besoek dute
aisia aise biribiltzen;
estresa ere soma daiteke
labarretatik amiltzen.

Errotarririk gabeko errotak
inustu ez al da hobea?
Zuhaitz antzuak itzal erkinak
(e)ta argi indarra gordea,
Abran landatu behar zutela
ustez bentiladorea!
Sargoria (e)ta lanbroa usatzen
ez du laguntzen ordea.

Golf zelaitik jaurtikitako
bolak hor galtzen direnez
Galean dago(e)n bide galdu hau
da "galbide" ezizenez.
Paseorako kaballerua
oso jatorra naizenez,
hartu nazazu paseorako
(e)ta solorako inoiz ez!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra