Bertsos - View details   To know more about this section

Itsasertzetik paseoan [Bertsoa] / Arkaitz Gomez

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Gomez, Arkaitz

Description

Title
Itsasertzetik paseoan
Dokumentuan jasotako izenburua
Itsasertzetik paseoan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
"Kixote" dabil aldarte onean "Panza" kentzeko ibiltzean
Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Number
219
Pages
8
Publication / printing date
2012-09-24

Itsasertzetik paseoan [Bertsoa] / Arkaitz Gomez

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-24 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Kixote" dabil aldarte onean
"Panza" kentzeko ibiltzen
(e)ta "Dulcinea" asautik dator
pauso goxotan hurbiltzen.
Erraldoi haien besoek dute
aisia aise biribiltzen;
estresa ere soma daiteke
labarretatik amiltzen.

Errotarririk gabeko errotak
inustu ez al da hobea?
Zuhaitz antzuak itzal erkinak
(e)ta argi indarra gordea,
Abran landatu behar zutela
ustez bentiladorea!
Sargoria (e)ta lanbroa usatzen
ez du laguntzen ordea.

Golf zelaitik jaurtikitako
bolak hor galtzen direnez
Galean dago(e)n bide galdu hau
da "galbide" ezizenez.
Paseorako kaballerua
oso jatorra naizenez,
hartu nazazu paseorako
(e)ta solorako inoiz ez!