Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Emakumeen aurkako bortizkeria [Bertsoa] / Amaia Elizagoien
Emakumeen aurkako bortizkeria [Bertsoa] / Amaia Elizagoien
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-11-01
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nork ez du gustoko izan
sentitzea maitatua
askeena sentitzea
baina berari lotua
ta orduak pasatzea
harekin besarkatua
baina etxetik etxera
ez da berdina kantua (bis)
askotan emakumea
egon ohi da beldurtua
ta jotzeko jartzen dio
senarrak soilik eskua
nora goaz eta nola
atera zazu kontua
lehenengo printzipioa
ez bada errespetua (bis)
Biktimak oraindik daude
daudenak haien menpera
ta beste hamaika andre
joanak dira lurpera
zein zaila izan behar den
neskatxa hoien papera
beldurra ematen badie
sartzea haien etxera (bis)
denok batera soilikan
egin ahal dugu aurrera
ze oraindik urrun dago
arazoan bukaera
bizi gabetik pasatu
nahi dugu bizidunera
biktima bat izatetik
gizaki bat izatera (bis).