Bertsos - View details   To know more about this section

Emakumeen aurkako bortizkeria [Bertsoa] / Amaia Elizagoien

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Amaia

Description

Title
Emakumeen aurkako bortizkeria
Dokumentuan jasotako izenburua
Emakumeen aurkako bortizkeria
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nork ez du gustoko izan sentitzea maitatua
Melody
Larogeita hamar urte
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
32
Number
577
Pages
8
Publication / printing date
2012-11-01

Emakumeen aurkako bortizkeria [Bertsoa] / Amaia Elizagoien

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-01 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nork ez du gustoko izan
sentitzea maitatua
askeena sentitzea
baina berari lotua
ta orduak pasatzea
harekin besarkatua
baina etxetik etxera
ez da berdina kantua (bis)
askotan emakumea
egon ohi da beldurtua
ta jotzeko jartzen dio
senarrak soilik eskua
nora goaz eta nola
atera zazu kontua
lehenengo printzipioa
ez bada errespetua (bis)

Biktimak oraindik daude
daudenak haien menpera
ta beste hamaika andre
joanak dira lurpera
zein zaila izan behar den
neskatxa hoien papera
beldurra ematen badie
sartzea haien etxera (bis)
denok batera soilikan
egin ahal dugu aurrera
ze oraindik urrun dago
arazoan bukaera
bizi gabetik pasatu
nahi dugu bizidunera
biktima bat izatetik
gizaki bat izatera (bis).