Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Emakumeen aurkako bortizkeria [Bertsoa] / Amaia Elizagoien

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Amaia

Deskribapena

Izenburua
Emakumeen aurkako bortizkeria
Dokumentuan jasotako izenburua
Emakumeen aurkako bortizkeria
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nork ez du gustoko izan sentitzea maitatua
Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
32
Zenbakia
577
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-11-01

Emakumeen aurkako bortizkeria [Bertsoa] / Amaia Elizagoien

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-01 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nork ez du gustoko izan
sentitzea maitatua
askeena sentitzea
baina berari lotua
ta orduak pasatzea
harekin besarkatua
baina etxetik etxera
ez da berdina kantua (bis)
askotan emakumea
egon ohi da beldurtua
ta jotzeko jartzen dio
senarrak soilik eskua
nora goaz eta nola
atera zazu kontua
lehenengo printzipioa
ez bada errespetua (bis)

Biktimak oraindik daude
daudenak haien menpera
ta beste hamaika andre
joanak dira lurpera
zein zaila izan behar den
neskatxa hoien papera
beldurra ematen badie
sartzea haien etxera (bis)
denok batera soilikan
egin ahal dugu aurrera
ze oraindik urrun dago
arazoan bukaera
bizi gabetik pasatu
nahi dugu bizidunera
biktima bat izatetik
gizaki bat izatera (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra