Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Kaleratzeak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren

Descripción

Título
Kaleratzeak
Dokumentuan jasotako izenburua
Kaleratzeak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Imajinatu familia bat egin duena eztanda:
Melodia
Leiho ertzetik entzun dezaket
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2345
Páginas
25
Fecha de publicación / impresión
2012-11-18

Kaleratzeak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-18 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Imajinatu familia bat
egin duena eztanda:
aita fabrikan behin ta birritan
kaleratua izan da,
amak oraindik itxaropentsu
Inem-en hartu du txanda,
alperreko propaganda,
agortu baita demanda.
Urratsez urrats gainditu ezinez
hipoteka baten langa,
kale gorrira bota dituzte
ostikada bat emanda.

Seme gazteak galdetu die
“Zer gertatu zaigu baina?”,
amak malkotan “Bankuak bota
egin gaitik alajaina!
Itzuli ezin genialako
hipotekaren ordaina,
Seme, ez haut nahi engaina,
zorrek hartu ditek gaina.
Nahiz ta jokoan jartzen diaten
langile soilon oraina,
gaur ere askok gure kontura
edango ditek txanpaina”.

Zenbat despido, zenbat etxe huts,
eta zenbat hipoteka,
langabetuen zerrendak daude
jada goraino beteta…
Ta bitartean bankuek egin
nahi digute lapurreta,
erreskatea gordeta,
haziz doa desoreka.
Mugitu egin beharko dugu
honi emateko buelta,
bankuengandik ez gaitu inork
erreskatatuko eta. n