Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kaleratzeak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren

Deskribapena

Izenburua
Kaleratzeak
Dokumentuan jasotako izenburua
Kaleratzeak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Imajinatu familia bat egin duena eztanda:
Doinua
Leiho ertzetik entzun dezaket
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2345
Orrialdeak
25
Argitalpen / inprimatze data
2012-11-18

Kaleratzeak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-18 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Imajinatu familia bat
egin duena eztanda:
aita fabrikan behin ta birritan
kaleratua izan da,
amak oraindik itxaropentsu
Inem-en hartu du txanda,
alperreko propaganda,
agortu baita demanda.
Urratsez urrats gainditu ezinez
hipoteka baten langa,
kale gorrira bota dituzte
ostikada bat emanda.

Seme gazteak galdetu die
“Zer gertatu zaigu baina?”,
amak malkotan “Bankuak bota
egin gaitik alajaina!
Itzuli ezin genialako
hipotekaren ordaina,
Seme, ez haut nahi engaina,
zorrek hartu ditek gaina.
Nahiz ta jokoan jartzen diaten
langile soilon oraina,
gaur ere askok gure kontura
edango ditek txanpaina”.

Zenbat despido, zenbat etxe huts,
eta zenbat hipoteka,
langabetuen zerrendak daude
jada goraino beteta…
Ta bitartean bankuek egin
nahi digute lapurreta,
erreskatea gordeta,
haziz doa desoreka.
Mugitu egin beharko dugu
honi emateko buelta,
bankuengandik ez gaitu inork
erreskatatuko eta. n

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra