Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Kaleratzeak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren

Description

Titre
Kaleratzeak
Dokumentuan jasotako izenburua
Kaleratzeak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Imajinatu familia bat egin duena eztanda:
Air
Leiho ertzetik entzun dezaket
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
75
Numéro
2345
Pages
25
Date de publication / empreinte
2012-11-18

Kaleratzeak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-18 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Imajinatu familia bat
egin duena eztanda:
aita fabrikan behin ta birritan
kaleratua izan da,
amak oraindik itxaropentsu
Inem-en hartu du txanda,
alperreko propaganda,
agortu baita demanda.
Urratsez urrats gainditu ezinez
hipoteka baten langa,
kale gorrira bota dituzte
ostikada bat emanda.

Seme gazteak galdetu die
“Zer gertatu zaigu baina?”,
amak malkotan “Bankuak bota
egin gaitik alajaina!
Itzuli ezin genialako
hipotekaren ordaina,
Seme, ez haut nahi engaina,
zorrek hartu ditek gaina.
Nahiz ta jokoan jartzen diaten
langile soilon oraina,
gaur ere askok gure kontura
edango ditek txanpaina”.

Zenbat despido, zenbat etxe huts,
eta zenbat hipoteka,
langabetuen zerrendak daude
jada goraino beteta…
Ta bitartean bankuek egin
nahi digute lapurreta,
erreskatea gordeta,
haziz doa desoreka.
Mugitu egin beharko dugu
honi emateko buelta,
bankuengandik ez gaitu inork
erreskatatuko eta. n