Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Lekeitioko galarrena [Bertsoa] / Miren Amuriza

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren

Descripción

Título
Lekeitioko galarrena
Dokumentuan jasotako izenburua
Lekeitioko galarrena
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Laurogehita lauko negu beltzenetan beltzena,
Nombre de la estrofa
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2359
Páginas
25
Fecha de publicación / impresión
2013-03-03

Lekeitioko galarrena [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nombre de la estrofa:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-03 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laurogehita lauko negu
beltzenetan beltzena,
azaroaren hogeian
gorriz tindatu zena,
kontsulta bat izan baitzen
krimen baten eszena.
Tiro hotsaren ondoren
Bilbo handian barrena
berunezko isiltasunaz
bete zenean dena,
Lekeitioko portuan
hasi zen galarrena.

Santi Brouard erahil zuten
irauliz egoera,
Lopez Ocaña, Morcillo
eta Amedo bera,
errudunak izan arren
libre ziren atera!
Audientzi Nazionalera
horiek salatzera,
josi nahian txakurraren
haginkada minbera,
otsoari babes eske
joatea beste da.

Amedok aitortu arren
Morcilloren fardela,
bistan da hitz ho(r)iei diru
usaina dariela.
Justiziak hautsita du
hiruko erregela,
baina hemen present dugu
Madrilen ez bezela,
nahiz eta leiho berriei
ireki errezela,
oraindik itxi gabeko
zauri asko daudela.