Bertsos - View details   To know more about this section

Lekeitioko galarrena [Bertsoa] / Miren Amuriza

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren

Description

Title
Lekeitioko galarrena
Dokumentuan jasotako izenburua
Lekeitioko galarrena
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Laurogehita lauko negu beltzenetan beltzena,
Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2359
Pages
25
Publication / printing date
2013-03-03

Lekeitioko galarrena [Bertsoa] / Miren Amuriza

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-03 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laurogehita lauko negu
beltzenetan beltzena,
azaroaren hogeian
gorriz tindatu zena,
kontsulta bat izan baitzen
krimen baten eszena.
Tiro hotsaren ondoren
Bilbo handian barrena
berunezko isiltasunaz
bete zenean dena,
Lekeitioko portuan
hasi zen galarrena.

Santi Brouard erahil zuten
irauliz egoera,
Lopez Ocaña, Morcillo
eta Amedo bera,
errudunak izan arren
libre ziren atera!
Audientzi Nazionalera
horiek salatzera,
josi nahian txakurraren
haginkada minbera,
otsoari babes eske
joatea beste da.

Amedok aitortu arren
Morcilloren fardela,
bistan da hitz ho(r)iei diru
usaina dariela.
Justiziak hautsita du
hiruko erregela,
baina hemen present dugu
Madrilen ez bezela,
nahiz eta leiho berriei
ireki errezela,
oraindik itxi gabeko
zauri asko daudela.