Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lekeitioko galarrena [Bertsoa] / Miren Amuriza

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren

Deskribapena

Izenburua
Lekeitioko galarrena
Dokumentuan jasotako izenburua
Lekeitioko galarrena
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Laurogehita lauko negu beltzenetan beltzena,
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2359
Orrialdeak
25
Argitalpen / inprimatze data
2013-03-03

Lekeitioko galarrena [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-03 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laurogehita lauko negu
beltzenetan beltzena,
azaroaren hogeian
gorriz tindatu zena,
kontsulta bat izan baitzen
krimen baten eszena.
Tiro hotsaren ondoren
Bilbo handian barrena
berunezko isiltasunaz
bete zenean dena,
Lekeitioko portuan
hasi zen galarrena.

Santi Brouard erahil zuten
irauliz egoera,
Lopez Ocaña, Morcillo
eta Amedo bera,
errudunak izan arren
libre ziren atera!
Audientzi Nazionalera
horiek salatzera,
josi nahian txakurraren
haginkada minbera,
otsoari babes eske
joatea beste da.

Amedok aitortu arren
Morcilloren fardela,
bistan da hitz ho(r)iei diru
usaina dariela.
Justiziak hautsita du
hiruko erregela,
baina hemen present dugu
Madrilen ez bezela,
nahiz eta leiho berriei
ireki errezela,
oraindik itxi gabeko
zauri asko daudela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra