Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Muñoa, Unai
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Labaka Mayoz, Ane
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Ane une honetan
nahi nuke hitz egin
gauza serio hontan
ez zazu huts egin.
Nere irudia da
jator ta atsegin
liberal majo bat naiz
salbuespenekin. (bis)

A. Labaka

Bai bai horren itxura
ematen zenidan
nahiz ta irribarretsu
zabiltzan beti han.
Semea futbolista
Realeko jiran
partidu ona zela
aitak esan zidan. (bis)

A. Egaña

Beraz semea dezu
zure aitaren plana
gizarajo hutsa da
lelo bat bakana.
Partidua jokatu
nahian zu laztana
baina arbitro bat bada
beltzez janzten dana. (bis) *

A. Labaka

Baina arbitroak ja
ez dauka indarrik
nola dagon modatik
pasatu samarrik.
Nei asko gustatzen zait
ez da esan beharrik
askotan egoten da
etxean bakarrik. (bis)

A. Egaña

Orduan tokia ta
aukera’re lepo
bere ondoan sofa
hortan etzateko
nahiz igual zure aitak
ez lukeen kalteko
nik gogorik ez daukat
aitona izateko. (bis)

A. Labaka

Lasai ez zera izango
hoi argi daukat nik
gaztea naiz ta ondo
bainago oraindik.
Sofa hori probatuta
neukanez nik lehendik
zure oheak morbo
gehio ematen dit. (bis)

A. Egaña

Hori neska neretzat
ustegabe bat zen
nere ohea aipatu
argi bezain zuzen
ni’re konforme nago
oheraino goazen
seme futbolista hori
ez da enteratzen. (bis)

A. Labaka

Ba ez ez naiz joango
ez naiz hain ergela.
Dio interesante
balitza bezela
orain nekin partida
egin nahi duela.
Esan dizut modatik
pasata zaudela. (bis)


* Egaña beltzez jantzita zihoan.