Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Herri harresia [Bertsoa] / Julio Soto

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Soto, Julio

Descripción

Título
Herri harresia
Dokumentuan jasotako izenburua
Herri harresia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ilunpetako mintzoak kantuz darabilzki eresiak
Melodia
Agur maiteño gudara noian
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2376
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2013-07-07

Herri harresia [Bertsoa] / Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-07 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ilunpetako mintzoak kantuz
darabilzki eresiak
entzungor egin nahi die gure
Euskal Herri bereziak.
Borrokan argi izpi bat sortu
digu herri harresiak
nahiz herri honek maite ez izan
harriak eta hesiak.

Militantzia politikoak
ondorio du kartzela
bakea preso sartu nahi dute
bizi dadin libre gerla.
Esperantzatan haize berriak
astinduko gintuela...
Ohartu gara haizeak toki
beretik jotzen duela.

Donostiatik, Ondarroara
bide bat zeharrekoa
Ondarroatik, Iruñeara
zital beti aurrekoa.
Erresistentzia auzolana da
sare bat indarrekoa
eskurik esku, herririk herri
eraiki beharrekoa.