Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Herri harresia [Bertsoa] / Julio Soto

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio

Deskribapena

Izenburua
Herri harresia
Dokumentuan jasotako izenburua
Herri harresia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ilunpetako mintzoak kantuz darabilzki eresiak
Doinua
Agur maiteño gudara noian
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2376
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2013-07-07

Herri harresia [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-07 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ilunpetako mintzoak kantuz
darabilzki eresiak
entzungor egin nahi die gure
Euskal Herri bereziak.
Borrokan argi izpi bat sortu
digu herri harresiak
nahiz herri honek maite ez izan
harriak eta hesiak.

Militantzia politikoak
ondorio du kartzela
bakea preso sartu nahi dute
bizi dadin libre gerla.
Esperantzatan haize berriak
astinduko gintuela...
Ohartu gara haizeak toki
beretik jotzen duela.

Donostiatik, Ondarroara
bide bat zeharrekoa
Ondarroatik, Iruñeara
zital beti aurrekoa.
Erresistentzia auzolana da
sare bat indarrekoa
eskurik esku, herririk herri
eraiki beharrekoa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra