Bertsos - View details   To know more about this section

Herri harresia [Bertsoa] / Julio Soto

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio

Description

Title
Herri harresia
Dokumentuan jasotako izenburua
Herri harresia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ilunpetako mintzoak kantuz darabilzki eresiak
Melody
Agur maiteño gudara noian
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2376
Pages
23
Publication / printing date
2013-07-07

Herri harresia [Bertsoa] / Julio Soto

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-07 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ilunpetako mintzoak kantuz
darabilzki eresiak
entzungor egin nahi die gure
Euskal Herri bereziak.
Borrokan argi izpi bat sortu
digu herri harresiak
nahiz herri honek maite ez izan
harriak eta hesiak.

Militantzia politikoak
ondorio du kartzela
bakea preso sartu nahi dute
bizi dadin libre gerla.
Esperantzatan haize berriak
astinduko gintuela...
Ohartu gara haizeak toki
beretik jotzen duela.

Donostiatik, Ondarroara
bide bat zeharrekoa
Ondarroatik, Iruñeara
zital beti aurrekoa.
Erresistentzia auzolana da
sare bat indarrekoa
eskurik esku, herririk herri
eraiki beharrekoa.