Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Imanol Uria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Osinalde Saria (42. 2013. Gabiria)
Actuación
2013-04-06 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Asurabarrena, Eñaut
Bertsolaris / Autores
Ibarzabal, Nerea
Uria, Imanol
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi arrantzale zahar zarete. Bizitza guztian elkarrekin arrantzan aritu zarete, baina inoiz ez zarete ausartu elkarri pentsatzen duzuena esatera.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Imanol Uria

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal

Batera zenbat egun
eta zenbat kasu!
Konpainiak ez digu
egin enbarazu
baina behingoz gauza bat
jakin behar dozu:
lehenengo egunetik
zorauta naukazu
zure bihotzan sarean
harrapatu nozu. (bis)

I. Uria

Metafora bota du
erabat sakona
holakotan abila
ez ei da gizona.
Gustokoa nauzula
izango da broma
oraindik ez didazu
altxatu-ta gona
bada ez zara oso
arrantzale ona. (bis)

N. Ibarzabal

Sarritan hurratu naz
zure ingurura
baina eskua sartzeko
eiten neban duda.
Begiratu zeruan
kaioen lilura
bizi gaitezen biok
nahi dogun modura
zugaz ukitu nahi dot
behingoz ortzimuga! (bis)

I. Uria

Oheratzean daude
antza zure metak
baina niri balantza
egin dit orekak
eman nahi badituzu
ohe baten bueltak
utzizu ortzimugak
eta gogoetak
arrantzaleak gara
eta ez poetak. (bis)

N. Ibarzabal

Ez eizun poesia
oin lurretik bota
urak be biguntzen dau
sarritan arroka.
Ointxe hozka eingo'tsut
hamengo kokota.
Bardin dost bota ezkero
zuk oin niri bronka
gehiago itxarotea
ja ez doste inporta. (bis)

I. Uria

Esan didazuna da
han gauza polita
eta ezetz banio
a ze hipokrita!
Eskatu nahi didazu
gauerako zita
nahi baduzu gelara
egizu bisita
gauez ez dut utziko
atea itxita. (bis)