Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Zure sorgina askatzen [Bertsoa] / Miren Amuriza

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren

Descripción

Título
Zure sorgina askatzen
Dokumentuan jasotako izenburua
Zure sorgina askatzen
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Moja bat meza laguntzen preso habito baltzean,
Melodia
Gure herri ttiki hau da
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2392
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2013-11-24

Zure sorgina askatzen [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-11-24 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Moja bat meza laguntzen
preso habito baltzean,
aktoresa bat antzezten
emaztea eskaratzean,
modeloak kulerotan
udaberriko pasean,
ziklisten podiumeko
txanpainaren lorratzean…
Horrela agertu ginen
androk oholtzaratzean;
isilik, biluzik edo
gizonezkoen atzean.


Gaur egun izan gaitezke
etenik bako katea:
mimoa, margolaria,
bertsolaria, alkatea…
Zergatik ez berreraiki
oholtza eta artea?
Sentipenak hitzez jantziz
edo erantziz jakea,
sorkuntzatik haratago
hau baita libertatea:
nola biluztu nahi dugun
hautatu ahal izatea.


Gure aurretik hamaika
Maurizia Aldeiturriaga,
bakarrik kantatzeko gai
izan zirelako gara.
Feminitatea islatuz
bakoitzak bere erara,
malko, irrintzi, hasperen,
ulu, txalo zaparrada…
Egin jauzi oholtzara
amona, ama, alaba!
Zure sorgina askatzen
animatuko al zara?