Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Zure sorgina askatzen [Bertsoa] / Miren Amuriza

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren

Description

Titre
Zure sorgina askatzen
Dokumentuan jasotako izenburua
Zure sorgina askatzen
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Moja bat meza laguntzen preso habito baltzean,
Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2392
Pages
23
Date de publication / empreinte
2013-11-24

Zure sorgina askatzen [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-11-24 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Moja bat meza laguntzen
preso habito baltzean,
aktoresa bat antzezten
emaztea eskaratzean,
modeloak kulerotan
udaberriko pasean,
ziklisten podiumeko
txanpainaren lorratzean…
Horrela agertu ginen
androk oholtzaratzean;
isilik, biluzik edo
gizonezkoen atzean.


Gaur egun izan gaitezke
etenik bako katea:
mimoa, margolaria,
bertsolaria, alkatea…
Zergatik ez berreraiki
oholtza eta artea?
Sentipenak hitzez jantziz
edo erantziz jakea,
sorkuntzatik haratago
hau baita libertatea:
nola biluztu nahi dugun
hautatu ahal izatea.


Gure aurretik hamaika
Maurizia Aldeiturriaga,
bakarrik kantatzeko gai
izan zirelako gara.
Feminitatea islatuz
bakoitzak bere erara,
malko, irrintzi, hasperen,
ulu, txalo zaparrada…
Egin jauzi oholtzara
amona, ama, alaba!
Zure sorgina askatzen
animatuko al zara?