Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zure sorgina askatzen [Bertsoa] / Miren Amuriza

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren

Deskribapena

Izenburua
Zure sorgina askatzen
Dokumentuan jasotako izenburua
Zure sorgina askatzen
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Moja bat meza laguntzen preso habito baltzean,
Doinua
Gure herri ttiki hau da
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2392
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2013-11-24

Zure sorgina askatzen [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-11-24 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Moja bat meza laguntzen
preso habito baltzean,
aktoresa bat antzezten
emaztea eskaratzean,
modeloak kulerotan
udaberriko pasean,
ziklisten podiumeko
txanpainaren lorratzean…
Horrela agertu ginen
androk oholtzaratzean;
isilik, biluzik edo
gizonezkoen atzean.


Gaur egun izan gaitezke
etenik bako katea:
mimoa, margolaria,
bertsolaria, alkatea…
Zergatik ez berreraiki
oholtza eta artea?
Sentipenak hitzez jantziz
edo erantziz jakea,
sorkuntzatik haratago
hau baita libertatea:
nola biluztu nahi dugun
hautatu ahal izatea.


Gure aurretik hamaika
Maurizia Aldeiturriaga,
bakarrik kantatzeko gai
izan zirelako gara.
Feminitatea islatuz
bakoitzak bere erara,
malko, irrintzi, hasperen,
ulu, txalo zaparrada…
Egin jauzi oholtzara
amona, ama, alaba!
Zure sorgina askatzen
animatuko al zara?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra