Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2018-08-13 Leitza Jaialdia
Conductor/a
Intxausti, Ane
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Euskara planak egiten ari gara beti. Euskararen inguruko kale neurketak, ikasteko diru laguntzak, Euskaraldia martxan jarriko da... eta gero tabernetan reaggetoia gazteleraz besterik ez da entzuten.

Descripción

Melodia
Ai hori begi ederra A
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Euskara ahul dagola
ta galdetzen degu “Nola?
Ezin da galdu inola”.
Euskalduntzeko planak prestatu
gazteak eta eskola
baina indartzerik hola
badakigu ez zegola
ez zaigulako ajola.

Espainolaren demanda
geure gogoa izan da.
Horrela bada esan ba!
Zertan gabiltza disimulatzen
lagun artera joanda?
gero geure propaganda
paparra puztu ta danba
itxura hutsa izanda.

Sarri erdera ahora
eta reggetoia gora
hola ez goaz inora.
“Ez da galduko” diogu baina
nola ez da galduko ba?
Euskera doa zulora
ta galtzen bada gerora
geure erruz izango da.

Erabileratan behera
zerotik azpi aldera
ta “Zergatik” da galdera.
Ba hitz egiten degu entzuten
degunaren arabera
ahalegintzea sobera
itxura hutsa da bera...
Baina euskaldunak gera.