Bertsos - View details To know more about this section
2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze
Euskara ahul dagola
ta galdetzen degu “Nola?
Ezin da galdu inola”.
Euskalduntzeko planak prestatu
gazteak eta eskola
baina indartzerik hola
badakigu ez zegola
ez zaigulako ajola.
Espainolaren demanda
geure gogoa izan da.
Horrela bada esan ba!
Zertan gabiltza disimulatzen
lagun artera joanda?
gero geure propaganda
paparra puztu ta danba
itxura hutsa izanda.
Sarri erdera ahora
eta reggetoia gora
hola ez goaz inora.
“Ez da galduko” diogu baina
nola ez da galduko ba?
Euskera doa zulora
ta galtzen bada gerora
geure erruz izango da.
Erabileratan behera
zerotik azpi aldera
ta “Zergatik” da galdera.
Ba hitz egiten degu entzuten
degunaren arabera
ahalegintzea sobera
itxura hutsa da bera...
Baina euskaldunak gera.