Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-09-06 Zizurkil Jaialdia2018-09-06 Tafalla Plaza librea [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2018-09-06 Zizurkil Jaialdia
2018-09-06 Tafalla Plaza librea
Conductor/a
Alkorta, Igotz
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Iguaran, Oihana
Mendizabal, Unai
Mujika, Haritz
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
Zaharrena da Irazu eta zuek gaztetan oso Irazuzaleak izan zineten. Izango duzue zerbait galdetzeko, ia hogei urte geroago. Egin galderak puntuak jarriz:
Puntua: Lehen palestino bat zan / orain alkandora
Puntua: Nola mantentzen dezu / horrelako boza?
Puntua: Larraulgo adosatun / okupa al zaude?
Puntua: Nola egin zenuten / ETBn pintada?
Puntua: Orain mailaz doblea / ta pisuz erdia
Puntua: Zein da ez nekatzeko / zure gasolina?
Puntua: Lujuzko ordezkoa / lehengo titularra
Puntua: Orain titularrari / mezu bat bialdu

Descripción

Melodia
Aranora joan ziran I
Haizeak bidali du
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2018-09-06 Zizurkil Jaialdia2018-09-06 Tafalla Plaza librea [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

O. Iguaran
Lehen palestino bat zan
orain alkandora
J.M. Irazu
pixkanaka aurrera
dijoa denbora
ta aktualizatu
behar denez moda
zure bilakaera
berdin izango da

U. Mendizabal
Nola mantentzen dezu
horrelako boza?
J.M. Irazu
Zuk txarra ez daukazu
oso aproposa.
Ondo lo egin eta
urruti kaosa
ta entzuten ez baldin ba
iyo altaboza.

A. Agirre
Larraulgo adosatun
okupa al zaude?
J.M. Irazu
Hamar urte damazkit
kejarikan gabe
lehenago nuena
herritikan alde
orain itzuli eta
ze gustora gaude!

H. Mujika
Nola egin zenuten
ETBn pintada?
J.M. Irazu
Ja ez naiz gogoratzen
aspaldi da hara!
Esprai bat hartu eta
paretian hara
gero moztu ziguten
nolako putada!


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Aranora joan ziren

O. Iguaran
Orain mailaz doblea
ta pisuz erdia
J.M. Irazu
zuk hori esateko
a ze ausardia!
Ibiltzen lan gutxiyo
hori da egia
urteekin alperrik da
karga gehiegia.

U. Mendizabal
Zein da ez nekatzeko
zure gasolina?
J.M. Irazu
Bizi egin behar da
ahal dan egokina
eta nere nekea
ez da ez pittina
baino estimatzen det
ondo lo egina.

A. Agirre
Lujuzko ordezkoa
lehengo titularra
J.M. Irazu
Beñat daukat benetan
eskertu beharra
oso plaza polita
da zizurkildarra
eta ordezko ere
badaukat indarra.

H. Mujika
Orain titularrari
mezu bat bialdu
J.M. Irazu
bere gaixotasuna
pasatuko ahal du!
Kalenturakin ez da
plazara azaldu
“Lasai eta ez zazu
pazientzirik galdu”.