Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2018-09-06 Zizurkil Jaialdia2018-09-06 Tafalla Plaza librea [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2018-09-06 Zizurkil Jaialdia2018-09-06 Tafalla Plaza librea [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
O. Iguaran
Lehen palestino bat zan
orain alkandora
J.M. Irazu
pixkanaka aurrera
dijoa denbora
ta aktualizatu
behar denez moda
zure bilakaera
berdin izango da
U. Mendizabal
Nola mantentzen dezu
horrelako boza?
J.M. Irazu
Zuk txarra ez daukazu
oso aproposa.
Ondo lo egin eta
urruti kaosa
ta entzuten ez baldin ba
iyo altaboza.
A. Agirre
Larraulgo adosatun
okupa al zaude?
J.M. Irazu
Hamar urte damazkit
kejarikan gabe
lehenago nuena
herritikan alde
orain itzuli eta
ze gustora gaude!
H. Mujika
Nola egin zenuten
ETBn pintada?
J.M. Irazu
Ja ez naiz gogoratzen
aspaldi da hara!
Esprai bat hartu eta
paretian hara
gero moztu ziguten
nolako putada!
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Aranora joan ziren
O. Iguaran
Orain mailaz doblea
ta pisuz erdia
J.M. Irazu
zuk hori esateko
a ze ausardia!
Ibiltzen lan gutxiyo
hori da egia
urteekin alperrik da
karga gehiegia.
U. Mendizabal
Zein da ez nekatzeko
zure gasolina?
J.M. Irazu
Bizi egin behar da
ahal dan egokina
eta nere nekea
ez da ez pittina
baino estimatzen det
ondo lo egina.
A. Agirre
Lujuzko ordezkoa
lehengo titularra
J.M. Irazu
Beñat daukat benetan
eskertu beharra
oso plaza polita
da zizurkildarra
eta ordezko ere
badaukat indarra.
H. Mujika
Orain titularrari
mezu bat bialdu
J.M. Irazu
bere gaixotasuna
pasatuko ahal du!
Kalenturakin ez da
plazara azaldu
“Lasai eta ez zazu
pazientzirik galdu”.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra