Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-05-12 Ondarroa Sariketa [Bertsoa] / Jokin Bergara, Oier Etxeberria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Plazatik Gaztetxera (16. 2018)
Actuación
2018-05-12 Ondarroa Sariketa
Conductor/a
Idoeta, Alexander
Bertsolaris / Autores
Bergara, Jokin
Etxeberria, Oier
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jokin, erretzeari laga nahian zabiltza, baina parrandan Oierri bat eskatu diozu. Ez dizu eman nahi.

Descripción

Melodia
Igaran egun batez
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2018-05-12 Ondarroa Sariketa [Bertsoa] / Jokin Bergara, Oier Etxeberria

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Bergara
Parrandan dantza, salto
jira eta bira
hamasei kubata ja
hartuak guztira.
Aizu Oier lagunak
laguntzeko dira
ba gutxienez bota
kea aurpegira.

O. Etxeberria
Larunbat iluntzean
egin behar da festa
hortarako didazu
zigarroa eska.
Ez dizut aurpegia
nik egingo kez ba
zuk ez dakizu baina
hobe beharrez da.

J. Bergara
Hor laguntza ematen
zaitut nik ikusi
baina portatzen zabiltz
nahikoa itsusi
hobe beharrez dela
dezu erakutsi
orduan zuk zergatik
ez duzu ba utzi?

O. Etxeberria
Nik erretzen damatzat
horrenbeste urte
baina egunen baten
uztea nahi nuke.
Eskauko zendukenik
ez det bada uste
zure bronkio hoiek
hitz eingo balute.

J. Bergara
Bronkio aldea dut
nahiko itsusia
badirudi hementxe
zara nagusia
kabroikeri hau sarri
daukat ikusia:
berrehun eurorengatik
pakete guzia!

O. Etxeberria
Ingurun bizioa
pakete, botila
ez ehun eurogatik
ez emanda mila
biok hasiko gera
bizi sano bila
ardo kopan itzaliz
Farias colilla.