Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
Bertsoa entzun |
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Dolu bidea den desertua
gurutzatzen dabilenak
bere gogoan pentsamenduak
erabat dira hilenak
baina nahiz eta egutegiai
begiratzen ari denak
antzeko xamar nabarituko
ditun egunik gehienak
egon badaude egun batzuek
bereziago direnak. (bis)
Izan daitezke herriko festak
izan leike Olentzaro
Aste Santuko Pazko bazkari
edo bere urte aro
egun horiek bi alde dutela
ni’re probatuta nago
nahiz eta mina izaten zaizun
sekula baino minago
falta den hori sentitzen duzu
inoiz baino hurbilago. (bis)
Oroitzapenik naiz bapatean
ezin den bilakatu ke
minari eutsi nahi zenioke
baina bizi behar zuk’e
egunerokoak irensten zaitu
behin pasaz hiru-lau urte.
Hargatik data berezi hauek
txarrak direnik ez uste:
orbain txiki bat daramazula
akordarazten dizute. (bis)