Bertsos - View details   To know more about this section

2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Dolu bidea den desertua
gurutzatzen dabilenak
bere gogoan pentsamenduak
erabat dira hilenak
baina nahiz eta egutegiai
begiratzen ari denak
antzeko xamar nabarituko
ditun egunik gehienak
egon badaude egun batzuek
bereziago direnak. (bis)

Izan daitezke herriko festak
izan leike Olentzaro
Aste Santuko Pazko bazkari
edo bere urte aro
egun horiek bi alde dutela
ni’re probatuta nago
nahiz eta mina izaten zaizun
sekula baino minago
falta den hori sentitzen duzu
inoiz baino hurbilago. (bis)

Oroitzapenik naiz bapatean
ezin den bilakatu ke
minari eutsi nahi zenioke
baina bizi behar zuk’e
egunerokoak irensten zaitu
behin pasaz hiru-lau urte.
Hargatik data berezi hauek
txarrak direnik ez uste:
orbain txiki bat daramazula
akordarazten dizute. (bis)