Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2021)
Actuación
2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia
Conductor/a
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Uhin batzuk ez dira gure belarrietara heltzen. Isiltasuna deitzen diogu horri. Isiltasuna; zeinen gauza deserosoa egoera batzuetan; zeinen gozagarria, aldiz, besteetan.

Descripción

Melodia
Nahiz zoriontsu oroitzen dedan
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Audioren bat espero nuen
ta isiltasuna dana
ta nik hala´re ia entzun det
aiene baten aztarna
ze soinu batzuk geratzen dira
gure gorputzean barna
eragiteko oroitzapenak
oinazea edo xarma.
Nik negar hotsa entzuten nuen
egin naizenetik ama
isiltasuna baita oraintxe
gehien eskertzen dedana. (bis)

Baina isiltasun hori sartzean
bi pertsonaren baitara
esan gabeko galderak dabiltz
begiratuz begitara.
Deserosoa da isiltasuna
eragiten du dardara
batzun ahotsak ez dira heltzen
gure belarrietara
Ametsek zion olatuena
adibide bat da hara:
isiltasuna ona da soilik
hautatua baldin bada. (bis)

Esan gabeko ta esan ezin den
horrekin nola amaitu?
Nola itotzen den irtetean
bide gabe mila aipu
hobe bidea zabaldu eta
uhin hoiekin gu blaitu
ahots gabeko horien hitzak
oraindik indarra baitu
isiltasunak uhinak dauzka
nahiz ez gorputzek jarraitu
esan ezin den horren uhinak
gogorren kolpatzen gaitu. (bis)