Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia
Conductor/a
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?

Descripción

Melodia
Aranora joan ziran I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Artola
Denoi gustatzen zaigu
kafea hartzea
A. M. Peñagarikano
beharrezkoa baita
pixka´t piztutzea
nahiko bazenu aizu
orain dastatzea
besterik ez daukazu
honera ekartzea.

I. Artola
Zein da kafe on batek
duen sekretua?
A. M. Peñagarikano
Alea egon behar du
ondo-ondo xehetua
kalderatik pasa ta
ondo berotua
eta ahal baldin bada
nik gonbidatua.

I. Artola
Kafeak beti uzten du
punttu bat garratza
A. M. Peñagarikano
baina hola alaitzen da
sarritan arratsa
nik ona neukan eta
hori ez da akatsa
oain ere bota didazu
enbidoa latza!

I. Artola
Kafea azukrekin
edo eta gabe
A. M. Peñagarikano
gabe hartzen dutenak
makina’at badaude
anisa botaz gero
hori igual hobe
ordun egiten gera
sasoiaren jabe.

I. Artola
Kafe orduan sarri
ideia onena
A. M. Peñagarikano
Esan dizut behar dala
ahal dan beroena
eta idea onena
beti besterena
ez zaigula gertatzen
nerea hoi da pena.

I. Artola
Erretiroa hartuta
zer moduz zabiltza?
A. M. Peñagarikano
Askoz ederragoa
da nere bizitza
beti izango banu
osasunan giltza...
Bai, baino horrenbestez
ederki gabiltza.