Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-09-24 Getxo Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Epaileen aurrera ekarri zaituzte. Esaten duzunak ez du zugan bakarrik eragingo.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Udaletxeko zinegotzia
askotan izerditan blai!
Eta ondoren aldundiraino
aukera berri baten zai
egin ditugu hamaika lagun
ta egin hamaika etsai.
Nere alderdiko talai
honetan nenbilen alai
baino lehengoa ta oraingoa
bereizitako bi garai
esandakoak eragina du
isiltzen denak ere bai! (bis)

Alde batetik bestera nahiz ta
egiten nuen jauzia
korrupzioko lokatz honetan
bukatuko da auzia.
Akusatuen artean nago
ez da nere nagusia
ni nintzen zinegotzia
alderditik egotzia
ta mendekua su motelean
izango da egosia!
Nere hitzekin idatziko det
alderdiko autopsia! (bis)

Beraz fiskalak galdetu eta
hasi behar det kantari
esku batekin helduko diot
dardarka dagon hankari.
Erantzukizun haundia daukat
hori bistan da nabari
lotzen gaituztenak hari
sendoak dira ugari
baina guztia kontatuko det
ez naiz gezurretan ari
ez det izan nahi asko bezela
Iberdrolan kontseilari. (bis)