Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Conductor/a
Arratibel, Monika
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ur gutxi dagoela eta Etxarri-Aranatzeko Udalak duela aste batzuk ohar bat zabaldu zuen herrian. Bertan eskatzen zitzaigun herritarroi argi ibiltzeko ur kontsumoarekin. Zuk, Iker, muturreko erabakia hartu duzu: euria egin bitartean ez zara dutxatuko. Kalera irten zara eta hor ikusi duzu Oihana bere autoa garbitzen.

Descripción

Melodia
Gizona da zoroa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Lehorteak izan du
bere eragina
ta horregatik daukat
marroia jardina.
Kotxea garbituaz
neska pinpirina
hartu du erabaki
nahikoa zikina. (bis)

O. Iguaran
Kotxeak lokaztuta
zeuzkan hiru bazter
ta luzitzeko denez
garbitu nahi laster
eskuina garbi dauka
falta goi ta ezker
sakrifikatu diren
herritarrei esker. (bis)

I. Zubeldia
Kotxearen brillua
nahi du nabarmendu
arren zure begiak
mendira zuzendu
abeltzainak orain’e
erdia galtzen du
zure kontzientzia
zeinek garbitzen du? (bis)

O. Iguaran
Mendia lehortua
omen da jadanik
ta nik jardina berde
berde det oraindik
behor ta behiak goian
nahiz ta ikusi nik
ez nuen uste bertan
bizi ohi ziranik. (bis)

I. Zubeldia
Udalak eman zigun
diskursoa sorta
ta zuk harrika dezu
mangeratik bota
eman besarkada bat
ezin det gorrota
jun dan hogei eunean
dutxau‘be nago ta. (bis)

O. Iguaran
Ez dakit igurtzirik
badezun zapia
baino a ze usaia
honaino ebakia
ur falta igual leike
arrazoi zatia
udalak jarri dizu
zuri aitzakia. (bis)