Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Esan ziguten, baina gogorra
da irakasleon lana
ikasgelara mugatzen dugu
jendarteko harremana
ta zer ote da gaztetxo honen
bizitzan gertatzen dana?
Ze gabezi du bere etxean?
Zer gurasoek esana?
Ez bereiztera iristeraino
kolpea eta laztana.
Aztoratzen nau bere erantzunak
amorruak eta grinak
arretarako ta azterketetan
badauzka bere ezinak
baina zein dira dauzkadan tresnak?
Notak eta examinak
bronka puntualak, elkarrizketak
ta begiratu gordinak.
Gela batean ezin konpondu
gizarteko itokinak.
Baina utopia helmuga bat da
ta ezin da ahaztu sekula
nahiz orain urrun izan nahi nauzun
ta egin nahi didazun burla
desio dizut bare dadila
zure barne pelikula
ta zeuk nahi duzun distantziatik
egingo dizut xuxurla.
Besarkada bat nahi duzunean
jakin hemen naukazula.