Bertsos - View details   To know more about this section

2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-01-21 Tolosa Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Esan ziguten, baina gogorra
da irakasleon lana
ikasgelara mugatzen dugu
jendarteko harremana
ta zer ote da gaztetxo honen
bizitzan gertatzen dana?
Ze gabezi du bere etxean?
Zer gurasoek esana?
Ez bereiztera iristeraino
kolpea eta laztana.

Aztoratzen nau bere erantzunak
amorruak eta grinak
arretarako ta azterketetan
badauzka bere ezinak
baina zein dira dauzkadan tresnak?
Notak eta examinak
bronka puntualak, elkarrizketak
ta begiratu gordinak.
Gela batean ezin konpondu
gizarteko itokinak.

Baina utopia helmuga bat da
ta ezin da ahaztu sekula
nahiz orain urrun izan nahi nauzun
ta egin nahi didazun burla
desio dizut bare dadila
zure barne pelikula
ta zeuk nahi duzun distantziatik
egingo dizut xuxurla.
Besarkada bat nahi duzunean
jakin hemen naukazula.