Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-02-10 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2023-02-10 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia
Horrenbeste urtean
fabrikan egona
laster bukatu zaigu
gure zoriona
CAF-ek badauka forma
izatea horma
nahiz eta orain zauden zu
patsetan ondona
igual ez da izango
uste bezin ona. (bis)
N. Ibarzabal
Zu izan omen zinen
langile terkoa
ni berez nagusian
oso menekoa
ta erdi lehengusina
aldamenekoa
curriculuma neukan
bale-balekoa
jarri nuen “Isila
ta esanekoa” (bis)
I. Zubeldia
Baina ezin mantendu
beti isilduta
astea luzea da
hasi eta buka
beti nausin mukiak
ezin ba zurrupa
biali naute baino
fin burrukatuta
aurreko atetik noa
atzetik hartuta. (bis)
N. Ibarzabal
Izan dituzu aski
manifa ta kexa
hola nola eduki
jefeen babesa?
Sindikatua bazen
zure interesa
nagusian mukia
da muki errexa
langilea beti da
beraien klinexa. (bis)
I. Zubeldia
Klinex ugari dago
langileen planetan
izerdia sekatu
dutenak kopetan
zuri jarri dizute
lapikoa ketan
nahiz gustora zabiltzan
oraingo lanetan
pixka’t pentsa ezazu
ondorengoetan. (bis)
N. Ibarzabal
Baina gorako nahia
daukagunez batzuk
hala saiatuko naiz
neure lepoa zut
ta txibatu egingo naiz
ta badakit zeintzuk
lan hobe bat eduki
nahiko bazenu zuk
gomendio gutun bat
idatziko dizut. (bis)
I. Zubeldia
Furgoneta zahar baten
munduan ibiltzen
bokadilloak saltzen
inor ez da hiltzen
jendeak beti ez du
hola konprenitzen
aspertzen zeranean
nausiak zerbitzen
nik lana emango ‘izut
patatak zuritzen. (bis)
N. Ibarzabal
Harrotu egin zaigu
hara, hara hara!
Parrandetan zerbitzen
pasa behar gaba
ni ez nauzu izango
bertatik bertara
baina enpresa hau noizbait
neuretzako bada
belarriak bajauta
bueltatuko zara. (bis)