Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Onintza eta Nerea, bikotea zarie eta ez dozue guraso izan gura. Irratian entzun barri dozue harrera familiak behar dirala. Onintza, Nereak izena emotea proposatu deutsu.

Descripción

Melodia
Oraindik hango oihartzun hots bat
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Erabakia hartu artean
ez nintzen bizi hain lasai
baina hartu ta gero aurrera
jarraitu dogu holan bai
irratiari adi gaur biok
geure kalte geure dohai
bihotza apur bat urtu jat baina
nire barruan ez dot nahi.

N. Ibarzabal
Uhinetatik familieri
buruz hainbeste jardute
ume dezente omen daudela
ez etxe ta ez arkupe
“Ez dugu ama izan beharrik”
Lehen hala esango nuke
baina irratiko ume horiek
guraso bat behar dute.

On. Enbeita
Ta gu bagara umeren baten
zaintzaile edota trabes
eraiki dogun bizi guztia
jausi egingo da trabes
pentsa egizu eta denbora
izango litzake juez
gure umea izango dala
nahiz eta guk erditu ez.

N. Ibarzabal
Gure umea bai erditua
edo erditu ez bagendu
etorriko da ta beharbada
hiru astetara kendu
baina begira ze etxe eta
ze bizi dugun mantendu
daukagun hori konpartitzeak
ederrago egiten du.

On. Enbeita
Gurasotasun batera orain
bideratuta jardunak
aldatu egin beharko dira
gero datozen egunak
nahiz ta batzutan larregi emon
bion arte daukagunak
gu biok ez gara ume horien
bizitzaren errudunak.

N. Ibarzabal
Mundua beti horren da krudel
ta geroz ta krudelago
baina momentuz krudeltasuna
samurtzeko prestu nago
hala ere hobe uzten badugu
ta zehaztu geroago
ume hoiek noski ez dute behar
ezegonkortasun gehiago.