Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Autores
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Nerea, gaztetatik egon zara kuadrilla berean. Oso gustura egon zara beti, baina azken aldian sentitzen dozu emon behar ez dozuzan azalpenak eskatzen deutsuezala.

Descripción

Melodia
XILABAra jina nauzu
Nombre de la estrofa
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskolan hasi ginenak
dena bertatik bertara
gu azkenean elkarren
formetara egin gara
irten orduko arropen
argazki bat badaezpada
eta bestela mobila
beti mahai gainean laga
zorionez beti izan naiz
nahiko txori nomada
ta lagun desberdinekin
pasa dut azken bolada
baina gaur kafera joan
ta lagunen begirada
“Berriro berandu zatoz
nortzuekin egon zara?”

Behin ibili ginelako
jolastokian olgetan
orain bizitza osoa
pasatu behar zorretan
ondo kontrolatzen naute
beraien kontrol dorreetan
janzkeran, elkarrizketan,
nora noan oporretan
batzutan utzi nahi nuke
gure harremana hor bertan
kortse bat bezain zurruna
bihurtu baitzait formetan
eta konturatu bainaiz
orain momentu honetan:
toxikotasuna ez dago
bakarrik bikoteetan.

“Zure bertso eskolako
lagunak hain dira kaiku”
Esan didate ta berriz
nire izaera epaitu
“Zeinen argazki zatarra”
ezin naiz lasai lasaitu
“Ta azken txutxu-mutxua
ez ote duzue aitu?”
Korrika irten nahi nuke
eta euripean blaitu
ta esan: “Kuadrilla zikina
haizeak erungo al zaitu”
Horrela bizitzekotan
nahiago baitut amaitu
batzen gaituenak baino
gehiago urruntzen gaitu.