Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Aroa Arrizubieta
Bertsoa entzun |
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Aroa Arrizubieta
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aroa Arrizubieta
Lodia eta argala
hementxe gatoz bi bala
eta parean daukagun hori
ez da ez normala!
Zertan ari dira, hala?
Pentsatzen dut berehala:
begira hori jauzi egin da
noizbait zu bezala! (bis)
Manex Agirre
Fijatu nahiz pasaeran
bere jauzteko joeran
baina altxatu ta jarraitu du
korrika ta hegan.
Edaben bat gure eran
guzti hauek dute edan,
Panoramixi esango diot
proba dezakedan! (bis)
Aroa Arrizubieta
Guztiz modu seguruan
dabiltza hoiek munduan
proba ezazu nahi duzun hori
zeuk zeure moduan!
Zer ote dute buruan?
Peto bat dute larruan
ta ze pozio magiko dago
lekuko barruan? (bis)
Manex Agirre
Gara bi galiar ero
eta hauek hankak bero
nork sinistuko luke guzti hau
kontatu ezkero?
Guk sortu mila endredo
eta euskaldunak gero
Zesarrek negar egin behar du
orain egunero! (bis)
Aroa Arrizubieta
Zeren Zesarrek kostata
hautsi ahalko luke marka
baina gu ere batu gaitezen
hara, tipi-tapa!
Gustora bertan bueltaka
goazen! Egin zarata!
Agian gure etxera ere
helduko dira ta. (bis)
Manex Agirre
Zertako egin burruka
guztia kontuan hartuta
hemengo indarrak guri indarra
ematen digu ta
“Harro herri” oihukatuta
euskaldunekin batuta
ni banijoa korri egitera
menhirra kenduta! (bis)