Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
Bertsoa entzun |
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
Nombre de la estrofa:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Berdindu nahi nituenez
edadearen bihurrak
hasi nintzen tiratuaz (bis)
masailetako zimurrak.
Irten nintzen ospitaletik
ta ispiluak laguntzen
begiratuta ez nuen (bis)
neure burua ezagutzen.
Bigarrenez joan nintzen
loditu nahian ezpainak
ta erdira ekartzeko (bis)
belarriak ta bekainak.
Eta berriz ispilua
eta berriro zalantza
ez nion ba neure buruai (bis)
hartu neure amaren antza?
Ta hala ere lasai ez
nahiz dirudien gezurra
falta zitzaidan bakarra da (bis)
operatzea sudurra.
Hilabete ta erdian
hauxe izan dut helburu
eta lehengo aldiz gaur (bis)
ez nago ezertaz seguru.
Kamillatik altxatu naiz
ta kirofanotik alde
ospitaleko pijamaz (bis)
eta kulerorik gabe.
Neure buruai diotzat
zoratu ote gaude gu?
Hobe terapeuta aldatu (bis)
eta sudurra mantendu.