Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsoaroa (33. 2024. Iruñea)
Représentación
2024-02-28 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Behar bada ez dugu hala irudikatzen baina osasungintza publikoak iraungo du. Jarraitzen dute irudiak eta estetikak izaten garrantzitsu. Orain osasun publikoak bere gain hartzen ditu ebakuntza estetikoak, zoriontsu izateko. Gustatzen ez bazaizu, aldatu! Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa.

Description

Air
Berdindu nahi nituenez
Nom de la strophe
Lau puntuko berdina, 8 silabaz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Lau puntuko berdina, 8 silabaz 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berdindu nahi nituenez
edadearen bihurrak
hasi nintzen tiratuaz (bis)
masailetako zimurrak.

Irten nintzen ospitaletik
ta ispiluak laguntzen
begiratuta ez nuen (bis)
neure burua ezagutzen.

Bigarrenez joan nintzen
loditu nahian ezpainak
ta erdira ekartzeko (bis)
belarriak ta bekainak.

Eta berriz ispilua
eta berriro zalantza
ez nion ba neure buruai (bis)
hartu neure amaren antza?

Ta hala ere lasai ez
nahiz dirudien gezurra
falta zitzaidan bakarra da (bis)
operatzea sudurra.

Hilabete ta erdian
hauxe izan dut helburu
eta lehengo aldiz gaur (bis)
ez nago ezertaz seguru.

Kamillatik altxatu naiz
ta kirofanotik alde
ospitaleko pijamaz (bis)
eta kulerorik gabe.

Neure buruai diotzat
zoratu ote gaude gu?
Hobe terapeuta aldatu (bis)
eta sudurra mantendu.