Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Ibarzabal, Nerea
Iguaran, Oihana
Martin, Alaia
Tema propuesto
Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak.

Descripción

Melodia
Kontu barri bat suzedidu da II
Nombre de la estrofa
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Bakoitza bere kontura gabiltz
bakoitza bere jirako
maitasuna ta ekonomia
ez baitira betirako.

A. Martin
Dena batuta irabiatzen dugu
eta ona da koktela
berak gehiago irabazten du
juxtuago da horrela.

O. Iguaran
“Berak gehiago irabazten du”
garbi zatoz aklaratzen
seguru nago sobretakoa
ez duzula deklaratzen.

N. Ibarzabal
Hemen bakoitzak sobreak dauzka
ta igual jornala itzela
nik nahiago dut pentsatu dezan
partidazo bat naizela.

A. Martin
Partidazoa irabaz’zazu
gogorikan ez mugatu
nik kontuaz gain kontu bat daukat
baina ez da konturatu.

O. Iguaran
Ba guk hileko gastuak aina
elkartzen degu aldiro
baina KPIa guri ez zaigu
gastuak adina igo.

N. Ibarzabal
Bikotekide bizitzan beti
ez baigabiltza dotore
sobre marroiak gutxitxo datoz
ta marroiak berriz sobre.

A. Martin
Eta batzutan falta denean
konpartitzeko adorea
besterik gabe aldatu behar da
sobrearen kolorea.

O. Iguaran
Keba! Sobreak bakarrik dakar
itxura eta posea
askoz hobe da diru beltzean
ta beltzetik etortzea.

N. Ibarzabal
Ez dakit zein den iraupenaren
ta etorkizunaren giltza
ba al dakizue zein den bestean
kontuaren pasahitza?

A. Martin
Egia esan nahiz bikotetan
egon sistemaren funtsa
lagunartean sortu behar dugu
igual elkartasun kutxa.

O. Iguaran
Ba nik ez dakit nola sortzen den
irabaziak adina
guztira zero aterako da
hirun artean egina.