Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Bizilekuz aldatu behar izan duzu.

Descripción

Melodia
Azken urteetan gure herrian
Nombre de la estrofa
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Nombre de la estrofa:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)  
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Errelato bat eraikitzen da
sarri sintagmaz sintagma
sumendi eran kanporatzeko
nere barreneko magma
bere izena entzundakoan
estutzen zait diafragma
gertatu zenak barru-barruan
dena aldatzera narama
bizilekua ta lana
aldatuak banan bana
mamu ilun bat behin eta berriz
itzultzen baita nigana
nere herrian lasai bizi da
eraso egin zidana. (bis)

Gure artean jarri zituzten
egun batez bi bionbo
baina dardarka izan nituen
esku, izter ta ukondo
geroztik nere bizitza hontan
dena bihurtu da lanbro
eta atzera egin dedanik
nahiz ta ez nukeen esango
ez da nere zai egongo
ai baina ze zulo hondo!
Epaia bere alde irten zen
nahiz ez nuen itxarongo
justizi deitzen diote baina
zerbait ez dijoa ondo. (bis)

Feminismoan eginagatik
hainbeste militantzia
gero halakoak gertatzen dira
hau da nere konstantzia
etxe berri bat, herri berri bat
ni hasieraz jantzia
nahiz ta sufritu nuen guztia
ez daukadan erantzia
du balio erantsia
aldaketaren antsia
gure kasuan hala izan da
ta nola izan ahantzia
azkenerako nik jarri behar
gure arteko distantzia. (bis)