Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran
Gu bi gehiago gara
mende hauen sokan
bertsoa hartu dugunak
guretzat ahotan
lehen kantatu zuten
etxe ta auzotan
baina sinistera heldu
gara gu askotan
duela gutxi ari
garela bertsotan.
A. Labaka
Genealogia bat
degu arpilatu
nahiz eta egoera
orain makilatu
nahiz ta haien garaian
plazetan brillatu
aurkitu egin ditugu
aurkituz pilatu
ta zergatik ez ziren
gaur arte bilatu?
O. Iguaran
Inor ez baitzen jarri
beraiei begira
guk isiltasunari
egin nahian tira
liburu marduletan
datutan deskriba
foru lege bat dago
bost mende neurrira
daukagun lehen froga
debeku hori da.
A. Labaka
Debekua jarri zen
ta ez emekiro
nornahik egin dezake
begiradaz tiro
aldatzen doa dena
baina ze astiro!
Oholtzara igo gera
esan dute “Igo!”
ta hutsetik hasten gera
behin eta berriro.
O. Iguaran
Baina gure barruan
ahots bat oihartzun
entzun gabeko horri
nahi diot erantzun
zuk ere sen berbera
nola daramazun
hutsunez oroitzeak
badu nahiko zentzun
kantatu zela baina
ez zaiela entzun.
A. Labaka
Maialenek aipatu
zuen behin gobara
badakigu zeudela
nahiz ta ez oholtzara
agian desberdin da
hau azken bolada
gu gehiago aldatzen
saiatuko gara
haiekiko ahanztura
politikoa da.
