Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Josu Sanjurjo

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (34. 2025. Iruñea)
Actuación
2025-02-06 Iruñea Jaialdia
Conductor/a
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane
Sanjurjo, Josu
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik.

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Josu Sanjurjo

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Bost urte oso pasatu dira
batzuentzat tramiteko
ez al da aski denbora Josu
egi dena jakiteko?
Kamioiean beste behin ere
ta mundua isilpeko
tamalez biok gertuegi gaude
ez ikusi egiteko.

J. Sanjurjo
Peajea ere igo egin dute
nahiz eta ez zegon beharrik
bost urte pasa dira hain geldo
guretzat behintzat alferrik
nahiz ta etxeko izarapean
bota genun guk negarrik
jendearentzat ez al da izan
modako gai bat bakarrik?

A. Labaka
Modatik kanpo sentitzen naiz ni
bainaiz langile xehea
gertatu zen ta gaur artekoa
denbora lerro mehea
zenbat gehiago behar ote da
ohartzerako? Mendea?
Jendeak sortzen duen zaborrak
hiltzen duela jendea.

J. Sanjurjo
Jendea hiltzen duen gisara
bizitza asko zapuzten
berriro ere erdi negarrez
gabiltza biak biluzten
politika ta boteretsuek
nola bazterrean uzten
orduz geroztik etxean ez da
telebistarik ikusten.

A. Labaka
Baina besteen etxeetan du
pantailak aski botere
eta mundua ez al da hori
zaborrezko erliebe
langile xehe esan det lehen
ta barruak xehe-xehe
tamalez ez det aukera asko
lanez aldatzeko ere.

J. Sanjurjo
Prejubilatu egin nintzen ni
guztiontzat atsedena
ta terapian hartu ohi dugu
etxeko laurok kemena
gure agenda ez ote dugu
aurrerantz dijoan trena?
Hilabetean ahaztu dugu
Valentzian pasa dena.