Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-07-19 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
2025-07-19 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Nombre de la estrofa:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Behin betirako muxua
behatzean eraztuna
kaiola ederren forman (bis)
saltzen dute maitasuna.
Batasun bat egon leike
horko pertsona bietan
ta ez soilik kandatuak (bis)
Veneziko zubietan.
Eten duzu harremana
berriz gurtuko kuadrilla
libre zabiltza parrandan (bis)
baina beste baten bila.
Nahiago kontzeptu hori
izatea apartean
berotasuna ta haizea (bis)
bi pertsonen bitartean.
Ze nik neuk nahiago nuke
besteak utzi nazala
beti ikusiko banau (bis)
polizia bat bezala.
Nik nahi dudan horrexekin
egin berba, egin dantzan
askatasuna eraikitzen (bis)
da ondoen konfiantzan.
