Bertsos - View details   To know more about this section

2025-07-19 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-07-19 Alegia Jaialdia
Conductor
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aspaldi ikusi gabeko lagun batek esan zidan: “Berriro ere libre, bikote harremanik gabe”. Zer pentsatua eman zidan, eta zuri galdetuko dizut: bikote harreman batean posible al da libre izatea?

Description

Melody
Berdindu nahi nituenez
Stanza name
Lau puntuko berdina, 8 silabaz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-07-19 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Lau puntuko berdina, 8 silabaz 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Behin betirako muxua
behatzean eraztuna
kaiola ederren forman (bis)
saltzen dute maitasuna.

Batasun bat egon leike
horko pertsona bietan
ta ez soilik kandatuak (bis)
Veneziko zubietan.

Eten duzu harremana
berriz gurtuko kuadrilla
libre zabiltza parrandan (bis)
baina beste baten bila.

Nahiago kontzeptu hori
izatea apartean
berotasuna ta haizea (bis)
bi pertsonen bitartean.

Ze nik neuk nahiago nuke
besteak utzi nazala
beti ikusiko banau (bis)
polizia bat bezala.

Nik nahi dudan horrexekin
egin berba, egin dantzan
askatasuna eraikitzen (bis)
da ondoen konfiantzan.