Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Julio Soto

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-08-02 Altzo Jaialdia
Conductor/a
Olano, Pello
Bertsolaris / Autores
Arrizubieta, Aroa
Arzallus, Amets
Soto, Julio
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Amets, aitona eta Aroa, amona Beste askotan bezala, Julio iloba txikia zaintzen utzi dituzte aitona-amonak. Jolasean dabiltzala baloia zuhaitz batean trabatuta geratu zaie. Geroztik ez da bakerik etxean. Iloba petralduta erreguka ari zaie baloia zuhaitzetik behera bota dezaten. Aitona-amonek dagoeneko ez dakite zer egin. Zuhaitz azpian jarri dituzte eskailera, soka, erratza…

Descripción

Melodia
Kontu barri bat suzedidu da II
Nombre de la estrofa
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Iloba txikia deitzen zaio
ta aittona dago lasai
onena da hementxe egotea
iloba noiz haziko zai.

J. Soto
Eurokopako baloia juxtu eta
ta enkalatu behar neri
katastrofea bat pasa baino lehen
deitu suhiltzaileeri.

A. Arrizubieta
Txapa ematen jarraitu behar
ote dezu zuk jo ta ke
gure buruek ere baloian
forma hartzen duten arte?

A. Arzallus
Bota makila ta bota hortzak
antiojuak lekuko
aittonari botatzeko ez zaio
ia ezer geratuko.

J. Soto
Baloia jeisten ez baduzue
adar horretatik mantso
letxe earrean jarriko dira
aitatxo eta amatxo.

A. Arrizubieta
Ulertu ez ‘zazu ez gaudela
inoiz bilobaren kontra
baina hobe dugu barrura sartu
ta zuk jarraitu saltoka.

A. Arzallus
Pase bat eman behar zidan hola
eta horra joan zaio ihesi
aittona ez zala Maradona
iloba ere ez da Messi.

J. Soto
Ideia bikain bat etorri zait
bate ez duna ziritik
motosierra bada estalpean
bota arbola ipurditik.

A. Arrizubieta
Zu amonarengana hurbiltzen
naiz ta ibiltzen zaren maiz
zuek ez bazarete iristen
ni nola iritsiko naiz?

A. Arzallus
Zu jarri nire sorbaldan eta
zuk hartu iloba okerra
goiko baloira iritsi arte
eingo degu castellerra.

J. Soto
Mundua haurrentzat ze injustua
nik ez dut bate gustoko
baloia jeisten ez baduzue
afarik ez da geroko.

A. Arrizubieta
Edo aitona bota daiteke
baldin badugu tartea
zuk baloia ta nik senarrik ez
begira a ze pakea!

A. Arzallus
Amonaren ahotik nik hori
entzun izan det askotan
baloian bila neu joaten banaiz
hor geldituko naiz lotan.

J. Soto
Parkera zoazten hurrengoan
hemen baloirik ez dago
ta ni zuen biloba naizenik
ja ez ‘zazue esan gehiago.

A. Arrizubieta
Bueno jadanik bi orduz edo
tabarra emanez darama
joan gaitezke tinbrea entzun dut
badatoz aita ta ama.