Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kontinenteen artean
noizbait egin zen aldea
niri tokatu zitzaidan
lastoaren galbahea
gero honaino etorri
ta hemen bazen sarea
kalean horrela saltzen
ibiltzen gara taldea
dena zabaldu eta prest
parean daukat kalea
ta hemen nago eskuin, ezker
behera eta gora beha
polizi asko baitago
uniformerik gabea. (bis)
Lehen ere jaso dugu
herritan zenbait jazarpen
jendea poliziari
hau eta beste esaten
lanak egin behar ditut
nonbaiten onar nazaten
ta Hondarribira ere
iritsi halako baten.
Herri honez entzun nuen
ez dakit zenbat azalpen
ze itxura polit eta
ederra izan dezakeen
ta klaro, gu postal baten
ez dugu ondo ematen! (bis)
Horrela ibiltzen gara
han, hara eta hona buelta
egun gogorren bat eta
ederren batzuk tarteka
hala ere egin behar
inguruan azterketa
nork egin digun kalte
zeinek bakarrik iseka
ta gaur Hondarribikoa
ez da izan lasterketa
hala ere pozik noa
etxera erdi aseta
saldu baititut bi jertse
ta Nikoren kamiseta*. (bis)
*Niko Williamsi buruz aritu dira arestiko bertsoaldi batean.
