Bertsos - View details   To know more about this section

2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia
Conductor
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hondarribiko festetara ere iritsi zara. San Pedro kaleko bide bazterrean jarri zara, zure tapiza edo manta zabaldu, eta poliki-poliki kamisetak, plaierak eta abarrak bertan kokatzen zabiltza. Baina aldi berean, eskuin, ezker eta urrunera begiratzen duzu, so urduri batez.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kontinenteen artean
noizbait egin zen aldea
niri tokatu zitzaidan
lastoaren galbahea
gero honaino etorri
ta hemen bazen sarea
kalean horrela saltzen
ibiltzen gara taldea
dena zabaldu eta prest
parean daukat kalea
ta hemen nago eskuin, ezker
behera eta gora beha
polizi asko baitago
uniformerik gabea. (bis)

Lehen ere jaso dugu
herritan zenbait jazarpen
jendea poliziari
hau eta beste esaten
lanak egin behar ditut
nonbaiten onar nazaten
ta Hondarribira ere
iritsi halako baten.
Herri honez entzun nuen
ez dakit zenbat azalpen
ze itxura polit eta
ederra izan dezakeen
ta klaro, gu postal baten
ez dugu ondo ematen! (bis)

Horrela ibiltzen gara
han, hara eta hona buelta
egun gogorren bat eta
ederren batzuk tarteka
hala ere egin behar
inguruan azterketa
nork egin digun kalte
zeinek bakarrik iseka
ta gaur Hondarribikoa
ez da izan lasterketa
hala ere pozik noa
etxera erdi aseta
saldu baititut bi jertse
ta Nikoren kamiseta*. (bis)


*Niko Williamsi buruz aritu dira arestiko bertsoaldi batean.